Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Bitartekaritza eta arbitrajea

 

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa (OEPM) eta Jabego Intelektualaren Munduko Erakundea (OMPI) elkarlanean ari dira Industria Jabegoaren arloko gatazkak konpontzeko metodo alternatiboak (ingelesez, ADR, Alternative Dispute Resolution) sustatzeko. Hori, OMPIren Arbitraje eta Bitartekotza Zentroaren bitartez gauzatzen da.

 

ADRak gatazkak konpontzeko prozedura alternatiboak dira, auzibidera jo beharrik gabe. Horien artean, aditu-irizpena, bitartekotza eta arbitrajea daude. Era azkar eta eraginkorrean akordio batera iristea dute helburu metodo hauek eta gatazkaren alderdiei kostuak murrizten dizkie, bai denborari, bai diruari dagokienez.

 

Honako hauek dira prozedura hauen ezaugarrietako batzuk:

 

    • Aditu-irizpena:  prozedura honen bitartez, alderdiek gai zehatz bat (adibidez, gai tekniko bat) aditu baten edo batzuen erabakiaren pean jartzen dute. Horiek, gaiari buruzko erabaki bat hartuko dute, loteslea izan daitekeena, baldin eta alderdiek kontrakoa adostu ez badute.

    • Bitartekotza: prozedura informala, adostua eta ez loteslea da. Horretan, bitarteko batek alderdiei gatazka bat konpontzeko akordio batera iristeko laguntza ematen die. Akordio hau alderdi bakoitzaren interesetan oinarrituko da eta ez soilik eskubide zehatz bat betez gauzatzen den eskubide eta betebeharren aplikazio zorrotzean. Bitartekoak ezin izango du erabaki bat inposatu eta akordioak kontratu baten balioa du.

  • Arbitrajea:  honen bidez, alderdiek, arbitro baten edo batzuen erabakiaren pean jartzen dute gatazka. Hau, loteslea eta behin betikoa izango da, eskubide eta betebeharretan oinarritua, aplikagarria den eskubide bati jarraiki. Erabakia laudo bidez exekutagarria izango da arbitraje-legediaren pean.

 

Informazio gehiago  

 

  • Resolución Alternativa de Litigios (RAL) de propiedad intelectual

    Descargar Resolución Alternativa de Litigios (RAL) de propiedad intelectual
  • OEPM-OMPI lankidetza

    Descargar OEPM-OMPI lankidetza
  • OMPIko ADR metodoen bidez JIko eta teknologiako eztabaidak konpontzea

    Descargar  OMPIko ADR metodoen bidez JIko eta teknologiako eztabaidak konpontzea
  • OMPIren Arbitraje eta Bitartekaritza Zentroa

    Ir a OMPIren Arbitraje eta Bitartekaritza Zentroa
  • 2014ko apirilean OEPMren egoitzan egindako Gatazken Bitartekotza Tailerreko Hitzaldiak

    Descargar 2014ko apirilean OEPMren egoitzan egindako Gatazken Bitartekotza Tailerreko Hitzaldiak
  • Teknologia-transferentziako kontratu-ereduak, bitartekaritza- eta arbitraje-klausulekin
    Ir a Teknologia-transferentziako kontratu-ereduak, bitartekaritza- eta arbitraje-klausulekin