Respondemos todas aquellas dudas referentes a los diferentes procesos implicados en la propiedad industrial.
Patenteetarako zein erabilera modeloetarako asmakizunak berriak izatea, sormen jarduera tartean izatea eta industrian aplikazioa izatea nahitaez bete beharreko baldintzak dira.
Erabilera modeloen kasuan, patenteek dituztenen antzekoak dira betekizun hauek, hau da, berritasuna eta sormen jarduera, nahiz eta ez diren hain modu zorrotzean aplikatzen. Gainera erabilera modeloak beti objektuak izango dira (musika-tresnak, erremintak, aparatuak, gailuak), haien konfigurazioa, egitura edo osaketa dela eta, abantaila nabaria dakartenak bere erabilera edo fabrikaziorako.
Hori dela eta, prozedura asmakizunak, produktu kimikoak, elikagaiak edo materia biologikoa duten asmakizunak ezin dira erabilera modelo gisa babestu.
2017ko apirilaren 1etik aurrera, Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Lege Berria indarrean sartuta, prozedurei dagozkien asmakizunak soilik geratuko dira erabilera modelo bidezko babesetik aparte, eta baita materia biologikoei eta substantzia eta osaera farmazeutikoei dagozkienak ere.
Bai, zilegi da erabilera modelotik asmakizun patentearen modalitaterako aldaketa eskatzea aurkakotasunei erantzuteko epea amaitu bitartean eta, hala badagokio, OEPM Bulegoak emandako kontrako arrazoiei erantzuteko epea amaitu bitartean. Aurkakotasunak aurkezten ez badira, eskatzaileak modalitatea aldatzeko eskaera egin ahal izango du, onartu arte.
Aldaketa onartuz gero, bere horretan geldituko dira aurkezpenaren data edota lehentasuna.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- eskari-orria (3101 eredua, OEPM Bulegoaren web-orrian, www.oepm.es, Erabilerak/Formularioak atalean eskuragarri), modalitate-aldaketa eskatzen dela adieraziz (garrantzitsua da modalitate modura "asmakizun patentea" adieraztea eta eskari-mota modura "modalitate-aldaketa", eta jatorrizko erabilera modeloari dagozkion datu guztiak ematea)
- asmakizunari buruzko laburpen bat, gehienez 150 hitzekoa.
Izapide horrek berekin dakar "Modalitatea aldatzeko eskaera" tasa ordaintzea, Tasa eta Prezio Publikoei buruzko indarreko zerrendaren arabera (Eskuragarri Erabilerak/Tasa eta prezio publikoak atalean, OEPM Bulegoaren web-orrian).
Patenteak edo erabilera modeloak gordailuan uzteko adierazi dizkizugun leku beretan aurkez ditzakezu dokumentuak.
Gaur egun herrialde eta eskualde gutxi batzuek −esanguratsuak diren arren− baino ez dute babesa eskaintzen erabilgarritasun-ereduaren bitartez.Honako herrialde hauetan babesten dituzte, hain zuzen, erabilgarritasun-ereduak: Alemania, Argentina, Armenia, Australia, Austria, ARIPO, Bielorrusia, Belgika, Brasil, Bulgaria, Txina, Kolonbia, Costa Rica, Danimarka, Eslovakia, Espainia, Estonia, Etiopia, Errusiar Federakundea, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Georgia, Grezia, Guatemala, Hungaria, Irlanda, Italia, Japonia, Kazakhstan, Kenya, Kirgizistan, Malasia, Mexiko, OAPI, Herbehereak, Peru, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Koreako Errepublika, Moldaviako Errepublika, Tajikistan, Trinidad eta Tobago, Turkia, Ukrainia, Uruguai eta Uzbekistan. (http://www.wipo.int/sme/es/ip_business/utility_models/utility_models.htm)
Bai, erabilera modelo batean oinarritutako patente bat eska dezakezu beste herrialde batean; izan ere, LEHENTASUN ESKUBIDEA (Pariseko Batasunaren Hitzarmenean jasotzen dena) erabilera modeloei ere aplikatzen zaie, eta, patenteetan bezala, 12 hilabete irauten du.
Bestalde, kontuan izan behar da herrialde guztiek ez dutela erabilera modeloen bidezko babesa onartzen; horrenbestez, herrialde horietan, asmakizuna baten babesa lortzeko modu bakarra patente bat lortzea da.
Europako patentearen kasuan, lehentasun eskubidea erabili daiteke, aurrez Espainian erabilera modeloa eskatu ondoren.