Respondemos todas aquellas dudas referentes a los diferentes procesos implicados en la propiedad industrial.
IPscorek bost kategoriatan banatutako ebaluazioa egiten du: juridikoa, teknologikoa, merkatukoa, finantzarioa eta estrategikoa. Horietako bakoitzean, oinarrizko 5 eta 10 galdera artean egiten dira. Galdera bakoitzak balio adierazle bati egiten dio erreferentzia. Galdera bakoitzeko 1etik 5erako puntuazioa ematen da, patentearen indarrak eta ahuleziak zeintzuk diren. Oro har, 40 bat balio-adierazle horiek patentearen irudi osoa eskaintzen dute, baita arrisku (adibidez, ordezko teknologiarik badagoen) eta aukera (adibidez, merkatu berrietarako sarbiderik badagoen) guztiena ere. Orduan, datu horiek taula eta grafikoetan ematen dira, kudeatzaileek erabil ditzaten erabaki estrategikoak hartzeko garaian. Hala, Ipscorek erabakiak hartzeko garrantzitsua den informazioa eman dezake eta enpresa barneko sailen arteko kolaborazioa erraztu.
- ZUZENEAN, herrialdez herrialde, asmakizuna erregistratu nahi den herrialde bakoitzean egin beharko da eskaera.
- EUROPAKO PATENTEAren bidez.EPOren web orrian Europako patentea lortzeko informazioa lor dezakezu (http://www.epo.org/).
- PCT eskaera baten bitartez.OMPIko interneteko helbidean sistema horren ezaugarri nagusien inguruko informazioa dago (http://www.wipo.int/pct/es/).
Eskatzaileak Lagapen Prozedura Orokorra edo Aurreko Azterketako Prozedura borondatez aukera ditzake.
Bi kasuetan, behin Teknikaren Egoerari buruzko txostena (IET) argitaratuta, hiru hilabeteko epea irekitzen da eskatzaileak eskaera zein prozedurarekin izapidetu hauta dezan.
Eskatzaileak Prozedura orokorra aukeratzen badu, eskaera emango zaio, betiere prozesuarekin jarraitzen badu eta IETa kontrakoa izan arren.
Aurretiko Azterketaren Prozedura aukeratzen bada, OEPM Bulegoak sakonki aztertuko du patentearen eskaera eta berau emango edo ezeztatuko du (guztia edo zati bat).
2017ko apirilaren 1etik aurrera, Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Lege Berria sartuko da indarrean, eta eskaera guztiak Aurretiko Azterketa bidezko prozedurarekin izapidetuko dira.
Patenteei buruzko 11/1986 Legeak zera dio: “Erabilera modelotzat hartuko dira asmakizun berriak, asmatze jarduera bat eskatzen dutenak, eta, azken batean, objektu jakin bati konfigurazio, egitura edo osaera bat ematen diotenak eta objektu hori erabiltzeko edo fabrikatzeko abantaila begi-bistakoren bat dakartenak”.
Eskatzen diren baldintzak antzekoak badira ere, esan daiteke erabilera modeloak ez direla hain zorrotzak, eta horregatik patenteetako asmakizunak baino garrantzi apalagoko asmakizunak babesteko erabiltzen dira. Praktikan, erabilera modeloen bidezko babesa berrikuntza apalagoetan erabiltzen da; alegia, patenteen baldintzak guztiz betetzen ez diren kasuetan.
Erabilera modeloak erabiliz babesa ematen duten herrialde gehienetan, patenteen bulegoek ez dituzte eskaerak sakonki aztertzen erregistroan sartu aurretik. Alegia, erregistro prozesua nabarmen arruntagoa eta azkarragoa izan ohi da; batez beste, sei hilabete iraun ohi du.
Erabilera modeloen babesak patenteenak baino gutxiago irauten du, eta aldatu egin daiteke herrialde batetik bestera. Espainian, erabilera modelo batek 10 urte irauten du; patente batek, berriz, 20 urte.
Prozesua errazagoa da, eta babesak gutxiago irauten du; horrenbestez, merkeagoa da erabilera modelo bat lortzea eta mantentzea.
Produktu jakin batzuk "neurri txiki batean" hobetzen edo aldatzen dituzten ETEentzako egokituta daude erabilera modeloak.
Oro har, ezagunak zaizkigun aparatu edo tresnak hobetzean datza erabilera modeloa; alegia, asmakizun mekanikoak dira.
Baina garrantzitsua da azpimarratzea Patenteei buruzko 11/1986 Legeak zehatz adierazten duela produktu kimikoak eta elikagaiak eta prozedurak ez direla babesgarriak Erabilera Modeloaren bidez. Adibidez, lizunaren kontrako pintura-mota berri bat ezin da erabilera modelo gisa babestu, baina bai margo hori zabaltzeko erabiltzen den brotxa.
Haatik, 2017ko apirilaren 1etik aurrera, Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Lege Berria indarrean sartuta, prozedurei dagozkien asmakizunak soilik geratuko dira erabilera modelo bidezko babesetik aparte, eta baita materia biologikoei eta substantzia eta osaera farmazeutikoei dagozkienak ere.