Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior

Preguntas frecuentes

 

Respondemos todas aquellas dudas referentes a los diferentes procesos implicados en la propiedad industrial.

Borrar palabras clave
Guztiak
Jabetza industriala
Markak eta izen komertzialak
Marka kolektiboak eta berme-markak
Erabilera-proba
Nazioarteko markak
Eraldaketak
Patente nazionalak eta erabilera-modeloak
Babeserako ziurtagiri osagarria
Europako patentea eta baliozkotzea
Nazioarteko PCT patentearen eskaera
Eskubideak berrezartzea
Eskualdaketak eta lizentziak
Tasak
Patenteen kudeaketa eta balioespena
Ordezkatzea
Industria jabetzako agenteak (API)
Europako gaitasun azterketa (EQE)
Ordezkaritza eta Brexit
Sailkapenak
Merkataritza-marka eta -izenen deuseztasuna eta iraungipena
Adierazpen geografikoak

Sistema bat edo bestea aukeratzean dagoen desberdintasuna patenteek duten segurtasunean datza: baimenik ez duen edozein pertsonak asmakizuna erabiltzen badu auzitara eraman daiteke, pertsona horrek patentearen berri izan ala ez. Aldiz, industria sekretuak babes ahulagoa eskaintzen du eta soilik sekretu hori errespetatu behar duen edozein pertsonari (langileak bereziki) eta berau zabaldu edo norberaren edo beste baten onuran erabili duenari diru-konpentsaziorako eskubidea eskatzera mugatzen da. Bestela esanda, industria sekretuak espioitzaren aurrean du babes bakarra.

Patenteei buruzko Legearen arabera, derrigorrezkoa da Espainian egindako asmakizunak lehenik eta behin gure herrialdean aurkeztea.

Izan ere, eskaera bat egiten denetik bi hilabeteko epean, sekretupean gordetzen da eskaera hori; epe horretan, Espainiaren interesen aurkakorik sumatzen bada, eskaera hori baztertu egin daiteke.

Ez, asmakizun bat patentatu ahal izateko eskatzen den berritasun baldintza ez delako beteko.

Patenteei buruzko legearen arabera, teknikaren egoeran jasotzen ez den asmakizun oro berria da. Teknikaren egoera osatzen du patentearen eskaera egin aurretik ordura arte Espainian edo atzerrian jakitera eman den guztiak, idatzizko edo ahozko deskripzio bidez, erabilera bidez edo bestelako edozein bidetik.

Patente eskaera batean edo dagoeneko indarrean den patente batean beste asmatzaile baten izena gehitzeko, beharrezkoa da eskatzaileak edo titularrak eskaera bat egitea. Horretarako, ahal dela, "Zuzenketa eskaera" izeneko 3406X formularioa beteko du. Horrez gain, dagokion tasa ordaindu behar da. Eskaera horrekin batera, asmatzaile guztiek (berriek nahiz zaharrek) eta titularrek sinatutako idatzi bat aurkeztu beharko da derrigorrez. Idatzi horretan gehikuntza horren baimena adierazi beharko dute.