Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior

Preguntas frecuentes

 

Respondemos todas aquellas dudas referentes a los diferentes procesos implicados en la propiedad industrial.

Borrar palabras clave
Guztiak
Jabetza industriala
Markak eta izen komertzialak
Marka kolektiboak eta berme-markak
Erabilera-proba
Nazioarteko markak
Eraldaketak
Patente nazionalak eta erabilera-modeloak
Babeserako ziurtagiri osagarria
Europako patentea eta baliozkotzea
Nazioarteko PCT patentearen eskaera
Eskubideak berrezartzea
Eskualdaketak eta lizentziak
Tasak
Patenteen kudeaketa eta balioespena
Ordezkatzea
Industria jabetzako agenteak (API)
Europako gaitasun azterketa (EQE)
Ordezkaritza eta Brexit
Sailkapenak
Merkataritza-marka eta -izenen deuseztasuna eta iraungipena
Adierazpen geografikoak

Bi hilabeteko epea dago marka eskaera baten onarpenari aurka egiteko, eskaera BOPI aldizkarian argitaratzen den egunetik. Epe horren barnean aurka egiteko, idatzia aurkeztu behar da eta, horretarako, MARKA EDO MERKATARITZA IZENAREN ESKAERARI AURKA EGITEKO formulario normalizatua (4104) bete eta dagokion tasa ordaindu behar da. Dagozkion formularioak eta tasak  ditzakezu.

Erregistratutako marka edo merkataritza izena ezin da aldatu (Marken 17/2001 Legearen 33. artikulua). Haatik, aipatutako artikuluaren arabera, markan titularraren izena eta helbidea adierazten badira, hartan egindako aldaketa edo ezabaketa oro erregistratu egin daiteke titularrak hala eskatuta, baldin eta aldaketak edo ezabaketak markaren nortasunean eragin nabaria ez badu, hasiera batean erregistratu zena aintzat hartuta.

Bereizgarria aldatu nahi bada, esate baterako enpresak logotipoa aldatu duelako, edo produktu nahiz zerbitzuen zerrenda areagotu nahi delako, erregistro berri bat eskatu beharko da.

Aurreko erregistroa ez da nahitaez ukatu behar, hark indarrean jarraituko baitu gutxienez hura berritzeko data iritsi arte, baldin eta eskatzaileak hura berariaz ukatzen ez badu.

Aldaketa ez bada berehalakoa, markaren edo merkataritzako izenaren eskaera izena eta helbidea, adierazpen- edo transkripzio-akatsak edo ageriko hutsegiteak zuzentzeko baino ezin izango da aldatu, eskatzaileak hala eskatzen duenean, betiere, zuzenketa horrek ez badio funtsean eragiten markari eta ez badu produktu edo zerbitzuen zerrenda luzatzen edo aldatzen.

Bai. Behin markak edo merkataritza izenak formari dagokion azterketa gainditu duenean, argitaratu egingo da. Horrela, hirugarrenek bi hilabeteko epea izango dute haren aurka jotzeko, eskaera berriak aurretiko eskubideak urratzen dituela uste badute. Halaber, behin markak edo merkataritza izenak onartuta edo ukatuta, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean (BOPI) argitaratuko dira.