Respondemos todas aquellas dudas referentes a los diferentes procesos implicados en la propiedad industrial.
Espainian, markaren gaineko eskubidea erregistro bidez lortzen da. R (erregistratua), MR (marka erregistratua) o TM sinboloak erabiltzea ez da nahitaezkoa eta ez da lege-babes handiagoaren bermea. Hala ere, zeinu jakin bat marka bat dela ohartarazteko baliagarria gerta liteke, batez ere, arau-hausle eta faltsutzaileen aurrean.
R eta MR sinboloak marka jada erregistratu denean erabiltzen dira. TM zeinuak, aldiz, zeinu jakin bat marka bat dela adierazten du.
Espainian, zeinu jakin bat marka bat dela adierazi nahi bada, zuzenagoa da erregistratuaren zeinua (R) edo marka erregistratuarena (MR) erabiltzea.
Copyright sinoboloak, bestalde, ez du zerikusirk erregistratuaren R-arekin. Jabetza intelektualagatiko eskubideak eta ondoriozko egile-eskubideak ez dira erregistratzearekin lortzen, baizik eta sortu eta zabaltzeagatik. Jabetza Intelektualaren Erregistroa da erakunde eskumenduna eta sinboloak, hain zuzen, horretaz ohartarazten du, sorlan intelektual jakin horrek duen babesaz, alegia.
Marka baten erregistroa berritzeko, gure web-orrian horretarako prestatutako formularioen bidez egin behar da eskaera, eta berritzeko tasa ordaindu behar da. Tasa horren zenbatekoa TASAK atalean aurki daiteke.Hori guztia erregistroa onartu zenean eman zen epealdia amaitu baino 6 hilabete lehenago egin behar da, edota data hori igaro eta hurrengo sei hilabeteen barnean. Azken kasu horretan, tasaren zenbatekoaren gaineko errekargua ordaindu beharko da, %25ekoa edo % 50ekoa.
Izapidea telematikoki ere egin daiteke. Kasu horretan, tasaren zenbatekoa %15 merkeagoa da. Prozedura eta betekizun teknikoei buruzko informazio guztia gure web-orrian eskura daiteke, markak eta merkataritza izenak erlaitzean.
Marka erregistratzearen kostua beti berdina da, marka mota kontuan hartu gabe.
Eskaeraren kostua zehazten duena erregistroa zenbat klasetan egin nahi den da.
Tasen zenbatekoak urtero eguneratzen dira Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen bitartez eta Espainiako Patente eta Marken Bulegoaren web orrian jasotzen dira (Tasas OEPM).
Bai, marka erregistratuta dagoen ez beste modu batera erabil daiteke, betiere, erregistratuta dagoen bezala duen izaera bereizlea modu adierazgarrian aldatzen ez duten elementuetan bat baldin badator.