Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Onurak asmakizunak babesteagatik

 

Abantaila asko izango dituzu zure asmakizunak babesten badituzu:

 

  • Merkatuan leku sendoa eta lehiatzeko abantaila izatea
  • Asmakizunaren babes-tituluaren bidez, babestutako asmakizuna beste batzuek komertzialki erabil dezaten saihesteko eskubide esklusiboa bereganatuko du titularrak eta, horrela, ziurgabetasuna, arriskua eta lehia murriztuko da.

 

  • Etekinak handitzea eta inbertsioen errendimendu handiagoa izatea
  • Denbora eta dirutza handia inbertitu badituzu I+G+b jardueretan, horien ondoriozko asmakizunak babesteak gastuak berreskuratzen eta inbertsioen errendimendu handiagoa lortzen lagunduko dizu.

 

  • Babes-eskubidearen lagapen edo lizentziatik datozen sarrera osagarriak izatea
  • Asmakizun bat babesteko eskubide baten titular zaren aldetik, diru-sarrera gehigarriak sor ditzakezu, hirugarrenei eskubidea lagatuz (salduz) edo lizentzia-hitzarmen baten bidez, non hirugarrenei baimena emango diezun zure asmakizuna zenbateko finkoen eta/edo abantailen (royalties) truke ustiatzeko.

 

  • Lizentzia gurutzatuak emanda teknologia erdiestea
  • Beste batzuen jabetzako teknologian interesa baduzu, asmakizunen babes-tituluak erabil ditzakezu lizentzia gurutzatuen akordioak negoziatzeko.

 

  • Merkatu berrietara heltzea
  • Babestutako asmakizunen gainean lizentzia-hitzarmenak negoziatzeak, bestela eskuragaitzak izango liratekeen beste merkatu batzuetara heltzeko aukera ekar dezake. Horretarako, asmakuntzak kasuan kasuko atzerriko merkatuetan ere babestuta egon behar du.

 

  • Besteek zure asmakizuna babestea eragoztea
  • Nahiz eta asmakizun baten babes-tituluak berez ez duen asmakuntza bat "erabiltzeko askatasuna" ematen, beste batzuek asmakizun berdinak edo antzekoak babestea galarazten du eta asmakizun babestu berria eta "teknikari dagokionez" ezberdina dela adierazten du.

 

  • Arrazoizko interes-tasan finantzaketa lortzeko ahalmena handitzea
  • Asmakizunen babes-eskubideak izateak edo beste batzuen eskubideak erabiltzeko lizentzia izateak produktu bat merkatuan jarri ahal izateko kapitala lortzeko ahalmena handi dezake.

 

 

  • Lege-ekintzei ekiteko gaitasuna handitzea
  • Asmakizun baten babes-tituluak izateak nabarmen handituko du babestutako asmakuntza kopiatu edo imitatzen duten aurka legezko ekintzak hartzeko ahalmena.

 

  • Zure produktuen irudi berritzailea ematea
  • Gomendagarria da produktuetan, bilgarrian edo publizitatean hura babesten duen patentearen zenbakia adieraztea, publikoari irudi berritzailea proiektatzeko.