Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Directrices generales para cumplimentar los formularios

 

Erabiltzaileei bulegoan prozedurak errazte aldera, OEPMk aukera ematen du Interneten dauden formularioak erabiltzeko, 1998/03/24ko Instrukzioaren arabera baliozkotzat onartuko baitira. Formulario horiek Adobe-ren PDF formatuan (Portable Document Format) daude prestatuta eta zuzenean bete daitezke, hau da, ez dituzu lehenengo inprimatu eta ondoren bete behar.

 

Formularioak erabiltzeko, Adobe Acrobat Reader® bezalako irakurgailu bat izan behar duzu instalatuta (internetetik deskargatu daiteke dohainik).

 

Formularioa interneteko nabigatzailearen bidez bete nahi izanez gero, Acrobat Reader "plug-in" bat aktibatuko da zure nabigatzailean, esteketan sakatzean formularioak irekitzen dituzunean. Orduan, formularioaren hasierako orria agertuko da pantailan.

 

Ez duzu internetera konektatu behar formulario bat bete nahi duzun bakoitzean. PDF fitxategia gorde dezakezu, eta nahi duzunean Acrobat Reader programarekin bete. Nolanahi ere, formularioen bertsio berrietan aurkituko dituzun hobekuntzei adi egotea gomendatzen dizugu.

 

Eremu batzuk ezingo dituzu Acrobat Reader programarekin bete, erreserbatuta baitaude.

 

Erantsitako pdf fitxategian, formulario bat betetzeko eman beharreko pausoak ikus ditzakezu:


Formulario bat betetzeko jarraibideak 

 

 

Deskargatu Adobe Acrobat Reader®