Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Iraungitze-prozedura

 

Zure jabetza industrialeko (JI) tituluak iraungi egin daitezke, eta hori gertatzen denean jabari publikokoak bihurtuko dira, hau da, JIko legeen babespean egoteari utziko diote. Zure diseinua, beraz, arrazoi hauengatik iraungi daiteke:

 

  • Ez berritzeagatik: Diseinu titulua berritu behar duzu, eskaera aurkezten den egunetik hasi eta 5 urteko aldi baterako edo gehiagorako, eta, gehienez ere, 25 urte arte, egun horretatik hasita.
  • Uko egiteagatik: Eskatu duzun diseinuaren titular izateari uko egiteagatik.
  • Legitimazio faltagatik: Eskatu duzun diseinu industrialaren titular izateko legitimazio-baldintzak betetzeari uzteagatik.

 

Iraungitzeko lehenengo bi arrazoietan, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) iraungitze-adierazpena argitaratuko du Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean (BOPI), eta bertan behera utziko du eragindako diseinuaren edo diseinuen erregistroa. Hirugarren kasuan, auzitegiek adieraziko dute iraungitzea.

 

Zure diseinuaren gaineko eskubideak berrezar ditzakezu, Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzko uztailaren 7ko 20/2003 Legearen 39. artikuluak eta 1937/2004 Errege Dekretuaren 48. artikuluak ezarritakoaren arabera.

 

Informazio gehiago

 

  • Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzko uztailaren 7ko 20/2003 Legearen II. kapitulua

    Ir a Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzko uztailaren 7ko 20/2003 Legearen II. kapitulua
  • Irailaren 27ko 1937/2004 Errege Dekretuaren IV. titulua, uztailaren 7ko 20/2003 Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duena, Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzkoa.

    Ir a Irailaren 27ko 1937/2004 Errege Dekretuaren IV. titulua, uztailaren 7ko 20/2003 Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duena, Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzkoa.