Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Jabetza industrialeko ohiko galderak

Komunikatzeko bi modu daude: ohiko posta eta posta elektronikoa. Eskatzaileak jakinarazpenetarako lehenetsi duen moduaren arabera, bide bat ala bestea erabiliz jakinaraziko dira eteteak. Modu bakar bat ere lehenesten ez bada, ohiko postaz igortzen da jakinarazpena. Ohiko postaz egiten diren jakinarazpenak hartu-agiririk gabe igortzen dira, salbuespenak salbuespen (horien artean, izapidea onartzeko arazoak daudenean).

Jakinarazpen pertsonal horiez gain, OEPM Bulegoak egunero argitaratzen du BOPI aldizkaria.

OEPMk ez du jakinarazpenen zerbitzu zentralizaturik, beraz, dagokion sailarekin (zeinu bereizgarriak, patenteak) jarri beharko duzu harremanetan, eta espediente zenbakia adierazi, jakinarazpen horri buruzko informazioa eman diezazuten.

Etetearen aurreko alegazioak eta erantzunak paper euskarrian edo euskarri elektronikoan aurkeztu behar dira Egoitza Elektronikoan, helburu horretarako gaitutako formularioa betez, etetearen arrazoietan eskatzen diren dokumentuak gaineratuz eta, aplikatzen bada, dagokion tasa ordainduz.

Segurtasun arrazoiak direla medio, ez dira onartzen posta elektronikoz igorritako idatziak.

Dagokion prozeduraren etenaren jakinarazpenari erantzuteko aurreikusitako epeak igarotakoan eskatzaileak erantzun badu edo ez badu erantzun, OEPMk ebazpen arrazoitu baten bidez ebatziko du, eta eskaera osorik edo partzialki ukatu ahalko da, akatsaren arabera.