Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Jabetza industrialeko ohiko galderak

Ez. Eten baten bidez prozedura gelditzen da, eta epe batzuk ematen dira eskatzaileak erantzun dezan.

Ebazpenean, OEPMk azken erabakia hartzen du prozedura baten barruan.Erabakia izan daiteke: Marka edo Patente bat ematea, Diseinu bat ukatzea eta abar.Bulegoak emandako edozein ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke ebazpena BOPIn (Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofiziala) argitaratu eta hilabeteko epean.

Gerta daiteke hirugarrenek Industria-Jabetza baten eskubidea ematearen “aurka egitea”, Patente, Marka edo Diseinu batean.

Horretarako, dagokion idazkia aurkeztuko du OEPMren aurrean, eta aurka egindako eskaeraren titularrari bidaliko diote. Horri erantzuteko aukera izango du.

Hirugarrenek aurkeztutako aurka-egiteak edo eskaeraren titularrak erantzundako alegazioak ikusita, ebazpen arrazoitua emango du OEPMk.

Jabetza industrialaren eskubideak behin-behinekoak dira eta hainbat arrazoiengatik "desagertu" daitezke.

Jabetza industrialaren eskubide bat baliogabetzean eskubide hori inoiz izan ez dela esan nahiko du, ez zelako eskubide hori eman behar. Baliogabetzearen arrazoien artean daude, adibidez, legeak eskatzen dituen betekizunak ez betetzea edo titularrak berau lortzeko eskubidea ez izatea.

Iraungipenak esan nahi du eskubidea "iraungitzen" dela, legeak eskatzen dituen betekizun batzuk bete ez direlako, esaterako, mantentze-tasak ez ordaintzea edo eskubidea ustiatzea.

Ez. Eskaera guztiak, argitaratzen diren arte, sekretupean izapidetzen dira.