Ekiteko orduan, kontuan izan behar duzu, gero eta lehiakorragoa den ingurunean, ahalegin sortzailea egin behar duzula merkatuan desberdin izateko. Horregatik, jabetza industriala ezinbestekoa da zuretzat.
Zer da jabetza industriala?
Pertsona fisiko edo juridiko batek zeinu bereizgarri, asmakizun, diseinu industrial eta abarren gainean izan dezakeen eskubide-multzoa da.
Espainian jabetza industrialaren gaineko eskubide-mota desberdinak ditugu:
Jabetza industrialeko eskubideen abantailak:
Jabetza industrialeko eskubideak erregistratzen direnean emango dira bakarrik, eta, horretarako, eskaera bat aurkeztu beharko duzu Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan.
Diseinu industriala da produktu baten edo haren zati baten itxura edo apaindura, berria eta banakakoa, hau da, bisualki desberdina, ezaugarri tekniko edo funtzionalak kontuan hartu gabe.
Produktuen definizioa oso zabala da, eta produktu industrialak nahiz artisautzakoak biltzen ditu.
Oro har, diseinu industriala honetan datza:
Diseinu industrialerako eskubidea izango duzu soilik hori erregistratzen baduzu; horretarako, Espainiako Patenteen eta Marken Bulegoan aurkeztu behar duzu eskaera.
Oharra:
Diseinu industrialaren gaineko eskubideak produktu baten itxura edo ezaugarri estetikoak baino ez ditu babesten, eta patente batek, berriz, arazo bati irtenbide tekniko berri bat ematen dion asmakizuna babesten du. Printzipioz, diseinu industrialaren gaineko eskubide batek ez ditu produktu baten ezaugarri tekniko edo funtzionalak babesten; patente batek, ordea, bai.
Zer onura izango ditut diseinu industrial bat babesten badut?
Diseinu industrialaren eskaera bat aurkeztu nahi dut
Uztailaren 24ko 24/2015 patenteen legearen 4. artikuluaren arabera, "berez" aldarrikatzen den ordenagailu-programa bat ez da asmakizun patentagarria.
Programa informatiko baten iturburu-kodea edo xede-kodea egile-eskubidearen bidez babesten da, Jabetza Intelektualaren Erregistroan.
Hala ere, ordenagailuan asmakizun bat ezarri baduzu, hau da, horrek funtziona dezan ordenagailu, sare informatiko edo beste gailu programagarri bat erabili behar baduzu, non ezaugarri bat edo gehiago programa informatiko baten bidez osorik edo partzialki burutzen den, programa hori patentearen bidez babestu dezakezu.
Ordenagailuz ezarritako asmakizunen liburuxka
Jabetza industrialeko eskubideak lurraldekoak dira, hau da, Espainiako Patenteen eta Marken Bulegoan marka, patente edo diseinu industrial bat eskatzen baduzu, soilik Espainian erabiltzeko eskubide esklusiboa izango duzu. Horrenbestez, Espainian babestutako produktuak ezin izango dituzu berme osoz beste herrialde batzuetara esportatu, herrialde horietan erregistratu ez badituzu.
Nola handitu dezaket nire negozioa beste herrialde batzuetan?
Nire marka beste herrialde batzuetan erregistratu nahi dut
nazioarteko PCT eskaera aurkeztu nahi dut, nire asmakizuna beste herrialde batzuetan babesteko
Nire diseinu industriala beste herrialde batzuetan erregistratu nahi dut
Marka ikur bereizgarri bat da, eta enpresa bateko produktuak edo zerbitzuak besteetatik bereizteko balio du.
Merkataritza izenak ez du produktu edo zerbitzu bat ordezkatzen, eta enpresa batek merkataritzako trafikoan garatzen dituen jarduerak identifikatzeko eta hura sektore bereko edo beste sektore bateko enpresa batzuetatik bereizteko balio du.
Ez dira nahastu behar beste funtzio batzuk betetzen dituzten eta Espainiako Patenteen eta Marken Bulegoan erregistratzen ez diren domeinu-izenekin edo izen sozialekin.
Marka edo merkataritza izenetarako eskubidea izango duzu soilik horiek erregistratzen badituzu; horretarako, Espainiako Patenteen eta Marken Bulegoan aurkeztu behar duzu eskaera.
Zer onura izango ditut marka edo merkataritza izen bat babesten badut?
Marka edo merkataritza izenerako eskaera tramitatu nahi dut
Bilatu marka edo merkataritza izen bat
Asmakizuna patentearen edo erabilgarritasun-ereduaren bidez babes dezakezu.
Patenteak 20 urte irauten du eta asmakizun bat babesten du, hots, aparatu, produktu edo prozedura bat.
Erabilgarritasun-eredu batek 10 urte irauten du eta asmakizun bat babesten du, hots, aparatu edo produktu bat.
Patente edo erabilgarritasun-eredu bat baduzu, zuk baimenik eman gabe beste edozeinek zure asmakizuna kopiatu, saldu edo inportatzea galaraz dezakezu.
Patente edo erabilgarritasun-eredurako eskubidea izango duzu soilik horiek erregistratzen badituzu; horretarako, Espainiako Patenteen eta Marken Bulegoan aurkeztu behar duzu eskaera.
Zer onura izango ditut asmakizun bat babesten badut?
Patenterako edo baliagarritasun-eredurako eskaera aurkeztu nahi dut
Uztailaren 24ko 24/2015 patenteen legearen 4. artikuluaren arabera,
ez dira asmakizuntzat hartuko:
Ideiak, jokoak, argazkiak, ilustrazioak, bideoak, musika-sorkuntzak eta literatura-lanak eta lan zientifikoak jabetza intelektualaren bidez babes ditzakezu, hala nola egile eskubideen bidez.
Espainian, jabetza industrialerako eta jabetza intelektualerako lege desberdinak daude, eta horiek kudeatzeaz arduratzen diren erakundeak ere desberdinak dira. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan jabetza industrialeko eskubideak erregistratzen dira, eta Jabetza Intelektualaren Erregistroan jabetza intelektualeko eskubideak.
Espainiako Patenteen eta Marken Bulegoan (OEPM) ez dugu eskumenik ustezko arau-hausleei demanda judizialak jartzeko edo ofizioz jazartzeko.
Jabetza industrialeko zure eskubideak urratu direla uste baduzu eta dagokion epaitegian demanda jarri nahi baduzu, komenigarria da zure herrialdean eta inguruko herrialdeetan aditua den abokatu espezialista baten aholkua eskatzea. Horretarako, Jabetza Industrialeko Agenteen Elkargo Ofizialean (COAPI) informazioa jasotzea gomendatzen dugu.
Gomendioak arau-hausteen kasuan
Gainera, ekintza judizialak hasi aurretik, bitartekaritza edo arbitrajea eska dezakezu. OEPM eta Jabego Intelektualaren Munduko Erakundea (OMPI) elkarlanean ari dira Industria Jabegoaren arloko gatazkak konpontzeko metodo alternatiboak sustatzeko (ingelesez, ADR, Alternative Dispute Resolution) Hori, OMPIren Arbitraje eta Bitartekotza Zentroaren bidez gauzatzen da.
Espainian patenteak, markak eta diseinuak erregistratzeko erakunde ofizial bakarra gara.
Industria eta Turismo Ministerioari atxikitako erakunde autonomoa,
ikerketa, garapena eta teknologia-transferentzia bultzatzen duena.
Herritarrei doako eta balio erantsiko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiegu.
Aurkitu jabetza industrialari buruz dituzun galdera
guztiei erantzuna.
Ezagutu OEPMri, jabetza industrialari eta horrekin lotutako ekitaldiei buruzko berriak